IBILek hidrogeno bidezko mugikortasuna sustatuko du

EVsare enpresa berri bat sortu da eta mugikortasun elektrikoaren egungo jardueraz arduratuko da

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Hidrogeno bidezko mugikortasunak Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Repsolen bultzada jasoko du bi erakundeak jabe diren IBIL sozietatearen bitartez. Era berean, sozietate berri bat sortuko dute, EVsare izenekoa, eta IBILen filiala izango da. Konpania berri hau, mugikortasun elektrikoaren egungo kontuez arituko da, eta ondoren Repsolek erosiko du %100a. Maiatzaren 31an eratuko da formalki eta egoitza Abanto Zierbenako parke teknologikoan izango du.

Ohar bidez azaldu dutenez, egun "IBIL enpresa erreferentea da Espainian eta Portugalen ibilgailu elektrikoaren birkargarako teknologiari" dagokionez. Halaber, bere bokazio teknologiko industrialetik gidatu duen ekosistemak teknologia hornitzaileak, birkarga guneen fabrikatzaileak, zerbitzu hornitzaileak eta mugikortasun elektrikoaren arloko funtsezko eragileak bildu ditu.

EEEren arabera, oso-osorik bete du birkarga-zerbitzu adimendunak ematea xede duen osagai teknologiko handiko euskal enpresa bultzatzeko eginkizuna, jarduera hau EAEn mantenduko dela bermatuz.

Bestalde, Repsolek mugikortasun elektrikoaren alde egin duen apustua finkatu du EVsare sozietate berriarekin eta hidrogeno berriztagarriaren estrategia indartu du IBILen bitartez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK