Sare elektriko adimendunetan talentua garatzeko Smart Grids Academy aurkeztu dute

Bizkaiko Foru Aldundiak, Iberdrolak eta GAIA Klusterrak sustatu dute proiektua, “Bizkaia with the talent” estrategiaren testuinguruan

Smart Grids Academyren aurkezpena | Argazkia: Iberdrola Smart Grids Academyren aurkezpena | Argazkia: Iberdrola

Smart Grids Academy (SGA) proiektua aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundiak, Iberdrolak eta GAIA Klusterrak. Plataforma berri honen helburua honakoa da: talentu espezifikoa garatzea, trantsizio energetikoak eta sare elektriko adimendunen etorkizunak eskatzen duenaren arabera. Gaitasun digital berrietan profesionalak prestatzeko lehen akademia da, eta nazioarteko bokazioa du. Proiektua Bizkaia with the talent estrategiaren barnean kokatzen da.

Akademiak ikastaro berritzaileak eskainiko ditu, teknologia elektriko aurreratuetan oinarrituta. Horien bitartez, lurraldearen lehiakortasuna hobetu nahi dute, eta Bizkaia eta EAE Smart Grids-en erreferente bihurtu.

Prestakuntza 2025eko lehen hiruhilekoan hasiko da, hainbat faseetan banatuta. Lehen fasean, oinarrizko gaitasunak eta teknologia espezifikoak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Prestakuntzak aurrez aurreko metodologia, online metodologia eta praktika konbinatuko dituzte.

Ekimen honek energia berriztagarrien integrazioa bultzatuko du, eta Europan sare elektrikoen digitalizazioan lidergoa lortzeko aukera emango dio Bizkaiari.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK