Wind Europe 2024 kongresua hasi da gaur BECen. Energia eolikoaren sektorean Europako teknologia eta ekoizpen enpresa nagusiak hartuko dituen topagunea. Ostiralera bitartean, 12.000 pertsona baino gehiago, 520 enpresa erakusketari eta politika, industria eta mundu akademikoko 400 hizlari inguru elkartuko dira.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak, Mikel Amundarain Industriako sailburuordearekin batera, azokaren inaugurazioan parte hartuko du. Ondoren, 11:00etan, Iñigo Urkullu lehendakariak azoka bisitatu du.
Halaber, Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna sinatu dute Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak eta Juan Diego Diaz Asociación Empresarial Eolica (AEE) elkarteko presidenteak. Jada Europako sinatu zuen halako gutun bat, eta Ribera ministroaren esanetan, Espainiako gutuna Europakoa baino "hobea" da. Azaldu duenez, sektorearen "etengabeko" hobekuntza babesteko administrazioek duten "konpromisoa" agerian gelditu da eta sektoreak ere konpromisoak ezarri ditu.
Iberdrola ere izanda gaurko topaketan, Mario Ruiz-Tagle Iberdrola Españako CEOa izan baita bertan, eta sektore eolikoan garatutako azken berritasunak azaltzeko aukera izan du. Era berean, ABB, elektrifikazioan eta automatizazioan oinarritutako konpainia ere bertan izan da, non tentsio ertaineko bihurgailu eolikoen azken teknologia aurkeztu duen.