
Aurki beteko dira hiru urte EnpresaBIDEA jaio zenetik, eta lantaldeak urteurrena aprobetxatu nahi izan du itxura aldaketa egiteko. Bestela esanda, webgunearen diseinua berritu du ekonomia eta enpresari buruzko euskarazko hedabideak. Hala, garai berrietara egokitu nahi du, eta irakurleentzat erakargarriagoa izan, garai baten zeinetan adimen artifizialaren sorrerak erronka berriak ekartzen dizkion komunikazioari.
Aipaturiko diseinua Via Empresa egunkari katalanaren web orriko itxura berriarekin batera landu da, EnpresaBIDEA eta VIA Empresa talde beraren parte baitira, are ahizpak, esan liteke. Diseinua Mortensenek egin du, eta Comitiumek egokitu du teknologikoki.
Aldaketak aldaketa —lantaldeak irakurleari biziki gomendatzen dio webgune berritua esploratu dezala—, ekonomia euskaraz etxekotzen jarraitzeko helburuari eutsiko dio EnpresaBIDEAk.