2023 eta enpresen aurreikuspena: nola doa kontua?

Duela hilabete batzuk aurkeztu zuten LKS Nextek, ISEAk, MUko enpresagintza fakultateak eta MIKek 2023 ekitaldiari loturiko aurreikuspenei buruzko azterlana. Baina zein da egoera? Eta inkesta egun egingo balitz, emaitzak bestelakoak al lirateke?

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euskadiko tamaina eta sektore ekonomiko guztietako ia 125 enpresarekin egindako azterketak erakusten zuen euskal erakunde gehienek aurreikuspen positiboak zituztela 2023 ekitaldirako, eta inkestatutako euskal enpresen % 87k baino gehiagok uste zuela 2023an diru-sarrerak mantenduko edo hobetuko zituela. Berdin jarraituko ote dute gaur ia hiru hilabete igarota?

Euskal enpresen % 46k 2023 ere fakturazio zifrari eustea aurreikusi zuen. Bestalde, enpresen ia % 42k uste du 2023an negozio zifra handituko zuela, eta % 12,3k baino ez du uste urte hau 2022a baino okerragoa izango dela salmentei dagokienez. Gainera, euskal enpresen % 83k aurreikusi zuen 2023an ere inbertsioak mantendu edo hobetuko —% 30ek hobetu eta % 53k mantendu— zituela eta % 86k bere langile kopurua mantendu edo hobetuko zuela —% 26k hobetu, eta % 60k mantendu—.

Errentagarritasun datuak ere positiboak dira, izan ere, Euskadiko enpresen % 82k emaitzak mantentzea edo hobetzea aurreikusten zuen —% 38k hobetzea eta ia % 44k mantentzea—.

Lehengaien eta egunerokotasunaren erronkak

Badira zenbait kanpo-baldintza enpresen aurtengo jardueran eragin dezaketenak. Horrela, inkestatutako enpresen % 80,5ek lehengaien eta energiaren prezioaren igoera nabarmentzen zuten, zeinak eragina izan zuen enpresen emaitzetan 2022ko ekitaldian ere.

Bigarren kanpo faktorerik aipatuenak merkatuaren eskaera zalantzazkoari egiten zion erreferentzia, eta inkestan parte hartu zuen enpresen % 80k nabarmendu zuen. Ondoren, lan kostuen igoera legoke —% 72,4— eta, urrunago, ordena publiko eta sozialeko faktoreei lotutako ziurgabetasuna —% 46,3— eta langile kualifikatuen eskasia —enpresen % 37,4k— zeuden.

Azterlanean barne-faktoreak ere identifikatu ziren, 2023ko jardueraren bilakaera baldintza dezaketenak. Nagusiena, egunerokoa produktu, zerbitzu eta negozio berrien garapenarekin uztartzeko zailtasuna zen

Azterlanean barne-faktoreak ere identifikatu ziren, 2023ko jardueraren bilakaera baldintza dezaketenak. Nagusiena, egunerokoa produktu, zerbitzu eta negozio berrien garapenarekin uztartzeko zailtasuna zen. Ideia hori erakundeen % 56k baino gehixeagok aipatu zuen. % 52k profil kualifikatuak aurkitzeko zailtasuna ere aipatu zen, eta %48k, gainera, aldaketarako erresistentzia eta antolaketa inertziak azpimarratu zituen.

Faktore berriak mahai gainean

Gaur, ordea, hiru hilabete igarota ia beste faktore batzuk ere jarri dira mahai gainean. Euriborraren igoerak, gaur %4an ia dagoena, enpresen finantzaketa garestituko du, enpresa teknologikoen krisia sumatzen hasi da batez ere egindako milaka pertsonen kaleratzearekin, eta azken egunetan agertu diren bankuen krisiekin. Hau da, badirudi 2001eko krisia eta 2008koa bateratu direla 2023ko hasieran.

Horri guztiari, gainera gehitu behar zaio Txina eta Estatu Batuen arteko tentsio gero eta handiagoa, Ukraniako gudaren luzapena, eta krisi klimatikoa.Hori guztia kontuan izanda, azterketa bera egun eginez gero, orain dela hiru lau hilabete eginiko emaitza berak emango al zituen?

Gizakiak eta, beraz, enpresek eraldaketarako gaitasuna dugu. Argi agertu zen hori 2020an. Baina ez al dira gauzak azkarregi aldatzen ari? Noraino izango gara gai aldatze abiadura hau mantentzeko?

Gizakiak eta, beraz, enpresek eraldaketarako gaitasuna dugu. Argi agertu zen hori 2020an. Baina ez al dira gauzak azkarregi aldatzen ari? Noraino izango gara gai aldatze abiadura hau mantentzeko? Lehiakortasuna lantzea ezinbestekoa izango da horri guztiari aurre egin eta enpresa jasangarriagoak egiteko.

Talentua eta zerbitzu berriak

Talentua mantendu behar dela argi dago enpresa guztietan. Egindako azterketan, enpresen %80k baino gehiagok aipatzen zuen hori, eta, ondoren, % 58,5k berrikuntza eta negozio berrien sustapena, enpresen garapen teknologikoaz gain.

Talentua mantendu behar dela argi dago enpresa guztietan. Egindako azterketan, enpresen %80k baino gehiagok aipatzen zuen hori,

Era berean, enpresek argi dute lehiakortasuna hobetzeko produktu eta zerbitzu berriak garatu behar direla. Hala ikusi zen egindako azterketan. Enpresek bazituzten aurrekontuak horri guztiari aurre egiteko 2023rako, baita talentu berria erakartzeko ere. Baina oraingo galdera honakoa da: 2022aren bukaeran enpresek aurrera atera nahi zituzten produktuak eta zerbitzuak izango dira gaur atera nahi dituzten berdinak, edo aldatu egin dira? Gauza bera gertatzen da talentuarekin.

Bizitzea, benetako erronka

Azken hiru hilabetetan ChatGPT eta AAren sarrera indartsua ikusi dugu. Horrek guztiak paradigma aldaketa baten aurrean jartzen ditu enpresak eta gizartea, lehiakortasuna lantzear dauden unean. Beraz, orain ere aldaketen abiadurari begiratzen dio egile honek.

Gizartea prestatu behar da VUCA ingurua gainditzeko eta BANI inguru baten aurrean bizitzeko. Bizi hitza garrantzitsua da, hor izango baita benetako erronka.

Erronka horri aurre egiteko behar beharrezkoa izango da ez bakarrik estrategikoki erabakiak hartzea baizik eta joeren munduari adi egotea, erabakitako estrategiak aldatzeko, uzteko edo estrategia berriak bilatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK