Abian da ofizialki Oarsoaldeako enplegu eta inklusio berrikuntzarako zentro berria

Gipuzkoako eskualdean langabeei eskainitako aukeretan aurrerapauso bat izateko asmoz jarri dute martxan erakunde eta gainerako eragile ekonomikoek

Astelehenean egin zen inaugurazio ofiziala | Argazkia: Oarsoaldea Garapen Agentzia Astelehenean egin zen inaugurazio ofiziala | Argazkia: Oarsoaldea Garapen Agentzia

Oarsoaldeak Oarsolan Enplegu eta Inklusiorako zentro berria du. Errenteriako Larzabal auzoan kokatuta, langabeei eskaintzen zaizkien aukerak hobetzeko asmoz egin dute zentro berria, baita enpleguaren "inklusioa eta dinamismoa" sustatzeko ere. Halaber, eskualdeko "talentudun taldeak indartzeko" helburuarekin ere sortu dute, tokiko enpresekin lankidetzan. Enplegu bila dabiltzanei ez ezik, enpresei ere lagundu nahi die.

Zerbitzuak astelehenetik ostiralera eskainiko ditu, 8:00etatik 14:30ak bitarte, eta aurretik hitzordua eskatu beharko da bertaratzeko, izan telefonoz, izan emailez.

Eraikinaren inaugurazio ofiziala astelehenean egin zen, eta parte hartu zuten Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua, eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, baita Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea, eta Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako gerentea. Parte hartzaileen artean izan ziren, gainera, Patxi Arrazola Oarsoaldeako Pertsonei Arreta Saileko zuzendaria, Leire Carrasco Oiartzungo Bostak galdaragintzatik —eskualdeko enpresen ordezkari gisa—, eta Juri Balladares Oarsoaldeko Zilar Lan proiektuko partaidea.

Eskualdeko enplegu-zerbitzuak 1993tik darama martxan, eta horren bilakaeran "mugarri bat" dela nabarmendu dute garapen agentziatik. Halaber, erakunde eta eragileek berretsi nahi izan due "enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa", eta, zehazki, garapen agentziak berak, "aurrerapenerako eta aukeraketarako motorra" izaten jarraitzeko helburua.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK