
Aerotermian espezializatutako ATuAire izeneko enpresa sortu du Iberdrolak. Espainiako Estatuko energia kontsumo guztiaren %41 beroa da, eta Iberdrolak beroaren elektrifikazioaren aldeko apustua egin nahi du proiektu berri honekin. Izan ere, aerotermiaren teknologiak airearen kanpo tenperatura erabiltzen du, etxebizitzak eta eraikinak klimatizatzeko.
"Ekonomiaren erabateko deskarbonizazioa ez da posible izango beroaren elektrifikaziorik gabe. ATuAire klimatizazio jasangarriago eta eraginkorrago baterako trantsizioa bizkortzeko asmoz sortu da, sektorea dinamizatuz, Iberdrolan duela 25 urte baino gehiago berriztagarriekin egin genuen bezala " adierazi du Pablo Collado enpresa berriko zuzendari nagusiak.
Finantzazio osoa Iberdrolak jarri du, eta ATuAirek industria eta etxebizitza sektorean jardungo du batik bat. Enpresa berriak azpiegituren energia kontsumoa aztertuko du, eta instalakuntzen soluzio berriak eskainiko ditu. Iberdrolaren arabera, enpresa berri honen helburua izango da erregai fosilen mendekotasuna murriztea eta airearen kalitatea hobetzea, besteak beste.