Agustin Markaideren ibilbidea aitortu dute Food 4 Futuren

Eroskiko presidenteak egindako lan "eredugarria" nabarmendu nahi izan dute sariarekin

Markaide (erdian) Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordearekin eta Rogelio Pozo Aztiko zuzendariarekin | Argazkia: Food 4 Future Markaide (erdian) Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordearekin eta Rogelio Pozo Aztiko zuzendariarekin | Argazkia: Food 4 Future

Uztailean 65 urte bete eta erretiroa hartuko du Agustin Markaide Eroskiko presidenteak. Ondorioz, egin duen lana saritu nahi izan dute Food 4 Future ekitaldiko Food Tech Innovation edo elikagaien teknologiako berrikuntza sarietan. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Industriako sailburuorde eta Aztiko lehendakariak adierazi duenez, haren ibilbidea "eredugarria" izan da, "batez ere Eroskiko lehendakaritza hartu zuenetik". Distribuzioari lotutako "erreferentziazko eredua" eraiki duela nabarmendu du sailburuordeak "bazkidekin, bezeroekin eta langileekin konprometitutakoa", eta "ongizate ekonomiko eta soziala" bermatuz.

Markaide Arrasaten jaio zen 1957. urtean, eta Eroskin egin du haren lan ibilbidearen parterik handiena. 2011an izendatu zuten lehendakari, enpresaren krisialdi bete-betean. Izan ere, hainbat urtez hazi ostean, krisi ekonomikoak hazkunde hori eten zuen. Markaidek erretiroa hartzean, Rosa Carabel orain arteko zuzendari orokorra izango da Eroskiko lehendakari berria.

Errekonozimenduagatik jasotako 10.000 euroak, aldiz, Mundukide irabazi asmorik gabeko erakundera bideratuko ditu, Eroski taldeak eta oro har Mondragon Taldeko kooperatibek hainbat urtez egin baitute lan harekin.

Informazio gehiago
Food 4 Future azokak Bilbo foodtech ekosistemaren muinean kokatuko du
On egin, bai, baina modu jasangarrian
Teknologia etorkizuneko elikagaiak bermatzeko
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK