• ENPRESAK GAUR
  • Australiako energia-sare berrirako transformadoreak ekoitziko ditu Artechek

Australiako energia-sare berrirako transformadoreak ekoitziko ditu Artechek

Mungiako taldeak Central-West Orana REZ proiektuan parte hartuko du, Acerez elkartearekin batera

Proiektuak 12.400 milioi euro erakartzea aurreikusi dute | Argazkia: Arteche
Proiektuak 12.400 milioi euro erakartzea aurreikusi dute | Argazkia: Arteche
2025eko apirilaren 24a
Eg. 2025eko apirilaren 24a

Arteche taldea Central-West Orana Renewable Energy Zone (REZ) proiektura batu da, Acerez enpresen elkartearekin batera (Acciona, Cobra eta Endeavour Energy enpresak batzen ditu). Hala, “aurrerapausoa” egin du taldeak Australian duen posizionamenduan, proiektuaren helburua baita herrialde horretako energia-sare berriztagarri handiena sortzea. Australiako Gobernuak 2050. urterako emisio garbirik ez egiteko asmoa du.

 

Transformadoreak eta gailu elektrikoak ekoizten dituen Artechek kontratua lortu du, hain zuzen, proiektua transformadoreez hornitzeko, zeinak taldearen mundu osoko fabriketan fabrikatuko diren 2025 eta 2026 urteetan zehar.

Orain arte, Mungian egoitza duen multinazionalarentzat “urruneko merkatua” izan da Australia, “teknikoki zaila”. Horregatik, mugarritzat dute proiektu berrira sartu izana, eta taldeak uste du etorkizunerako bestelako proiektuetara sartzeko lehen pausoa izan daitekeela.

 

Gauzak horrela, aurreikusi da Central-West REZek gutxi gorabehera 12.400 milioi euroko inbertsio pribatuak erakarriko dituela, eta, aldi berean, 5.000 enplegu sortuko dituela eraikuntza-fasean.