
Automobilgintza sektorea %1,3 hazi zen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 25.349 milioi euroko fakturazioa izan zuen (Gasteizko Mercedes Benzen lantegiaren kontuan hartu gabe), Acicae klusterraren arabera.
Automozio sektoreak dituen erronkak partekatzeko Zornotzan (Bizkaia) egindako topaketa batean eman ditu datuok klusterrak. Azaldu dutenez, iaz sektorea dezelerazio egoeran izanda ere, 2023ko fakturazioa zertxobait handitzea lortu dute.
Merkatuak gorabeherak izan ditu. Geopolitikak, kontsumitzaileen zalantzak, Txinaren lehiakortasunak edota ibilgailu elektrikoen merkaturatzearen moteltzeak baldintzatutako urtea izan da, Acicaeren arabera. Hala, “enpresek bezeroak, merkatuak eta teknologikoak dibertsifikatu” behar izan dituzte.
Enpleguari dagokionez, 740 ekoizpen plantetan 140.000 pertsona daude lanean egun, eta horietatik 38.700 Euskal Autonomia Erkidegoan. Ines Anitua klusterreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, "ziurgabetasuna gorabehera", sektoreak jakin du "arrazoizko jarduera mailari eusten", eta 2025erako "egoera zaila eta oraingoz ikusgarritasun gutxikoa" espero dute.
Bestalde, sektoreko salmenten %90 nazioartekoak direla azaldu dun klusterrak, eta erdiak baino gehiago Europatik kanpo egiten dira. Sektoreak ere lantegiak EAEtik kanpo mantendu ditu, 357 lantegi izanik 32 herrialdetan.