Avangriden akzioen %18,4 eskuratu du Iberdrolak

Gaur egun 46.000 milioi dolarreko aktiboak dauzka Avangridek, Estatu Batuetako burtsan urteak kotizatzen eman ondoren

Pedro Azgara, Avangrideko zuzendari nagusia, Ignacio Galán, Iberdrolako presidentea eta Scott Mahoney Avangrideko idazkari nagusia | Argazkia: Iberdrola Pedro Azgara, Avangrideko zuzendari nagusia, Ignacio Galán, Iberdrolako presidentea eta Scott Mahoney Avangrideko idazkari nagusia | Argazkia: Iberdrola

Avangrideko akziodunek erabaki dute Iberdrolak filiala bere gain hartzea. Hala erabaki dute urtero egiten duten batzar nagusian: hemendik aurrera Iberdrolak oraindik lortu ez zuen Avangriden kapitalaren %18,4 eskuratu du, fusio-eragiketa baten bitartez.

Erabakia hartzerakoan, akziodunen %99ak eman du baiezkoa, eta aurkako botoa %1ak baino gutxiagok soilik eman du. Akziodunen babesa %93koa izan da kontuan hartzen ez badira Iberdrolako eta QIAko (argindar konpainiaren erreferentziazko aliatua) akziodunen botoak. Pedro Azgara Avangrideko zuzendari exekutiboak adierazi du akziodunen babesa jaso izana “urrats garrantzitsua” dela enpresen bat-egite prozesuan.

Duela hamarkada bat inguru hasi zen filiala Estatu Batuetako burtsan kotizatzen, eta urteetan enpresak izan duen hazkundeari esker, gaur egun 46.000 milioi dolarreko aktiboak dauzka. Egun, Avangridek elektrizitatea banatzen die zazpi milioi inguru biztanleri New York, Connecticut, Maine eta Massachusetts estatuetan, besteak beste.

Ignacio Galán Iberdrolako presidenteak azaldu duenez, “Avangridek behar dituen baliabideak edukiko ditu garraioa eta banaketa hobetzeko, baita teknologia berriztagarrietarako ere”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK