Ayesak gainbegiratuko du Saudi Arabiako Aramco estadioa

Konpainiak, EAEn presentzia nabarmena duenak, "esperientzia handia" du goi-mailako kirol azpiegituren proiektuen zuzendaritzan

Aramco estadioa | Argazkia: Ayesa Aramco estadioa | Argazkia: Ayesa

Aramcok Ayesa hautatu du, Sevillan egoitza nagusia duen ingeniaritza eta teknologiako enpresa espainiarra, Saudi Arabiako Al Khobar herrian estadio baten diseinua eta eraikuntza gainbegiratzeko. Esparruak 850.000 metro koadroko azalera edukiko du; “punta puntako” kirol-instalazioak, merkataritza- eta aisialdi-guneez gain, 45.000 ikuslerentzako edukiera ere izango du. Obra 2026an amaitzea aurreikusten da, 2027an Asiako Futbol Koparako. 2034. urtean Munduko Txapelketaren egoitza izatea ere aurreikusten dute.

2022ko abuztuan Ibermática euskal enpresa erosi zuenez geroztik, enpresa EAEn duen presentzia indartzen joan da; Emergya eta Proxya Andaluziako bi konpainien egoitza fiskala Gipuzkoara eraman zuen, eta 2024ko maiatzean Donostian segurtasuneko operazio zentro nagusia inauguratu zuen.

Konpainiak “esperientzia handia” du goi-mailako kirol-azpiegituren proiektuen zuzendaritzan, besteak beste, Madrilgo Santiago Bernabeu estadioaren birmoldaketan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK