BeGasek 18 milioi euroko finantzazio erronda itxi du

Lortutako diruaren parte bat bi motor berriren diseinu eta garapenera bideratuko du

BeGaseko egoitza | Argazkia: BeGas BeGaseko egoitza | Argazkia: BeGas

BeGas enpresak kapitala zabaltzeko finantzazio erronda itxi berri du, 18 milioi eurokoa, ohar bitartez jakinarazi duenez. Operazioan dagoeneko konpainiaren sozietate-egituraren parte zirenek zein partzuergo berriek hartu dute parte. Lehenengo taldean dira Innvierte (CDTI), Ekarpen Private Equity, Repsol Energy Ventures, Itzarri EPSV, Easo Ventures, Bizkaiko Seed Capital eta konpainiaren sortzailea den Pedro Silva bera. Berriak dira, berriz, Stellum Growth edo Nexio Power Inc AEBko kamioi-fabrikatzailea.

BeGasek autobiogasen bitartez propultsatutako ibilgailu industrialak egiten ditu, mugikortasun jasangarriko soluzioak eskainita, eta bide horri eutsi nahi dio kapital zabalkundearekin. Zehazki, diru horrek ahalbidetuko dio, besteak beste, mota horretako bi motor berri diseinatu eta garatzea, ondo bidean 2025 amaierarako prest izango direnak. Soluzio horri esker hiri-garraio astunerako soluzio jasangarrien enpresaren katalogoa 12 tonatik 26 tonara igaroko da.

Halaber, hornidura katea indartzeko asmoa ere badu BeGasek, eta konpainiak ekoizpena handitu nahi du Ortuellako (Bizkaia) Abra Industrial industrialdean duen egoitzan, "ibilgailu industrialen merkatu europarrean ingurumena errespetatzen duten konponbideen eskaera gero eta handiagoari" erantzuteko.

Enpresa plan estrategikoaren inplantazioan murgilduta dago, 2028ra bitartekoa. Planak aurreikusten du negozio-bolumena hirukoiztea eta langile kopurua %50ean handitzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK