Brasfibra eta Master Couros enpresa brasildarren %60 erosi du Viscofanek

14,5 milioi eman ordainduko ditu talde nafarrak, baina 2026an egingo du azken ordainketa

Viscofanen fabrika Kasedan | Argazkia: Nafarroako Gobernua Viscofanen fabrika Kasedan | Argazkia: Nafarroako Gobernua

Viscofanek eskuratu du Brasfibra Industria e Comercio de Derivados do Couro eta Master Couros Industria e Comercio de Derivados do Couro enpresen %60a. Nafarroako enpresak 14,5 milioi euro (88 milioi erreal brasildar) ordaindu beharko ditu bi enpresa brasildarren truke. Prezioaren %50 hitzarmena sinatzean ordaindu dute, eta falta den zatiaren %30a 2025ean eta %20a 2026an ordainduko dute.

Brasilgo enpresen zatia erostearen arrazoia “kalitate handiko kolagenoz eginiko produktuak egitea” izan dela adierazi du Kasedan egoitza duen konpainiak. Jose Antonio Canales kontseilari ordezkariaren ustetan, erosketa honek aukera emango dio Viscofani jarduera handitzeko kolagenoaren merkatuan, produkzio zentro berriak izango dituztelako Brasilen.

Basfibra Sao Sebastiao do Paraison kokatutako enpresa familiarra da, eta Claudomir Guardia Brasfibra eta Master Couros enpresen administratzaile eta bazkidea pozik agertu da “mundu mailako enpresa baten proiektuan parte hartzeagatik”. Hala, produktu berriak garatzen jarraituko dutela adierazi du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK