• ENPRESAK GAUR
  • Bridgestoneko langileek lehen greba eguna egingo dute gaur

Bridgestoneko langileek lehen greba eguna egingo dute gaur

Goizeko 05:00etan hasi dute lanuztea, eta, arratsaldean, 18:00etan, manifestazioa egingo dute

Bridgestonen fabrika Basaurin | Argazkia: Bridgestone
Bridgestonen fabrika Basaurin | Argazkia: Bridgestone
2025eko apirilaren 8a
Eg. 2025eko apirilaren 8a

Basauriko Bridgestone fabrikako langileek lehen greba eguna egin dute gaur. Multinazionalak orain gutxi jakinarazi zuen lantegiko lantaldearen zati handi bat (335 langile) kaleratzeko asmoa duela, eta beharginek hiru eguneko grebari ekin diote. Goizeko 05:00etan hasi dute lanuztea, eta, arratsaldean, 18:00etan manifestazioa egingo dute. Beste bi greba egunak apirilaren 11 eta 15erako egingo dituzte.

 

Bridgestonen zuzendaritzak Basauriko eta Kantabriako (Espainia) fabriketako 546 langile kaleratzeko asmoa du. Bada, atzo bertan, lan erregulazio espedientearen baldintzak negoziatuko dituen batzordea eratu zuten beharginek. Sindikatuek azaldu dutenez, kontsulta aldia irekiko dute orain. Zehazki, apirilaren 11, 14, 24 eta 30ean eta maiatzaren 5 eta 6ean egingo dituzte kontsultak.

Halaber, multinazionalak txostena eman die langileen ordezkariei, zeinetan lan erregulazio espedientearen legezko prozedura azaltzen den, eta sindikatuak dokumentua aztertzen ari dira.