Confebaskek "lankidetzarako erabateko asmoa" helarazi dio Jaurlaritzari

Patronaleko zenbait ordezkari bildu dira gaur goizean Mikel Torres Ekonomia, Lana eta Enplegu sailburua eta bere taldearekin, eta euren proposamenak helarazi dizkiete

Confebaskeko eta Jaurlaritzako ordezkariak, gaur goizean, Lakuan | Argazkia: Irekia Confebaskeko eta Jaurlaritzako ordezkariak, gaur goizean, Lakuan | Argazkia: Irekia

Elkarlanerako "erabateko asmoa" izango du Confebaskek Jaurlaritzarekin "euskal gizartearen garapen ekonomiko-enpresariala, enpleguaren sorrera eta ongizatea sustatzeko". Halaxe jakinarazi dio gaur goizean Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu berriari, hura kargura iritsi zenetik eginiko lehen bilera ofizialean.

Bileran hainbat ordezkari izan dira bi aldeetatik. Jaurlaritzaren kasuan, Torresez gain, departamentuko hiru sailburuek hartu dute parte bileran, alegia, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzakoak, Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzekoak eta Iñaki Ruiz Ekonomia eta Funts Europearretakoak. Confebasken kasuan, parte hartu dute Tamara Yagüe presidenteak, Eduardo Aretxaga zuzendari orokorrak, Virginia Múgica zuzenbideko eta laneko esparruko zuzendariak, Asier Aloria Formakuntza, Taldentu eta Enpleguko departamentuko zuzendariak, Carlos Pereda Enplegu arduradunak eta Pablo Martin Ekonomia eta Fiskalitatekoak.

Bileran "zintzotasuna" izan da nagusi, patronalak ohar bitartez adierazi duenez. Ekonomiari, enpleguari eta jarduera enpresarialari loturiko gaiei buruzko ikuspegiak partekatzeaz gain, Confebaskek aukera probestu du euren proposamenak ere helarazteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK