Dominionek 44,3 milioi euroko mozkin garbiak izan ditu 2023an, 2022an baino % 43 gehiago, eta bere negozio-zifra % 2 handitu du, 1.193 milioi euroraino. Konpainiak 15 milioi banatuko ditu dibidenduetan, eta aktibo berriztagarrien zorroa desinbertitzen jarraituko duela jakinarazi du.
Mikel Barandiaran taldeko CEOak, Roberto Tobillas zuzendari nagusiak eta Patricia Berjón Garapen Korporatiboko zuzendariak Bilbon emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez, joan den urtean lortutako emaitzak "bikainak" izan dira, finantza-gastuen gorakadak markatutako testuinguruan (15 milioi euro igo dira).
Barandiaranek azpimarratu du plan estrategiko berriaren (2023-2026) hiru "bektoreak" lantzen jarraitu dutela, hala nola enpresaren sinplifikazioa, konpainia sendoagoa izatea "ziurgabetasunei hobeto eusteko" eta "burua uretatik kanpo mantentzeko egoera oso estresatuetan" eta, hirugarrenik, enpresa "% 100eko jasangarria" izatea.
Dominionen ustiapeneko emaitza gordinak (EBITDA) % 18 egin zuen gora 2023an, 145 milioi euroraino, salmenten gaineko ehunekoa % 12,2koa izan zelarik. Era berean, iaz negozio-arloak berregituratzeko egindako kostuak alde batera utzita, konpainiaren jarduerak150 milioi euroko EBITDA ekarriko zukeela azaldu dute.
Kasik 1.200 milioi euroko fakturazio horretatik, %54 Europatik eta Afrikarik etorri da, %35 Amerikatik eta %10 Asia eta Ozeaniatik.