
Eusko Jaurlaritzak ofizial egin du 2026ko lan-egutegia: 2025eko jaiegunak mantenduko dira, bi egun izan ezik. Izan ere, azaroaren 1a eta abenduaren 6a igandeak izango dira datorren urtean, eta, hortaz, martxoaren 19arekin (San Jose eguna) eta uztailaren 25arekin (Santiago eguna) ordezkatuko dira
Hala, orotara hamabi jaiegun izango dira EAEn, eta horiei beste bina gehituko zaizkie, bata udalen eskutik eta bestea foru aldundiek erabakita. Gaur baieztatutako jaiegun ofizialak hauek izango dira: urtarrilaren 1a eta 6a, martxoaren 19a, apirilaren 2a, 3a eta 6a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, eta abenduaren 8a zein 25a.
Foru Aldundiek ezarriko dituzten jaiegunak, baieztatuta ez badaude ere, ondorengoak izatea espero da: Gipuzkoan eta Bizkaian uztailaren 31 (San Inazio); Araban apirilaren 28a.