EAEn 1.903 enpresa berri sortu dira 2024ko lehen seihilekoan

Urteko lehen sei hilabeteetan inbertitutako kapitala 110 milioi euro ingurukoa izan da, 2023ko aldi berean baino %23 gutxiago

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2024ko lehen erdian 1.903 enpresa sortu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko aldi berean baino %6 gehiago. Espainiar estatuan igoera %4koa da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batez bestekoa baino bi puntu baxuagoa. Informa D & B enpresak kaleratu ditu datu hauek, enpresa demografiari buruz egindako azterketan. Txosten horren arabera, joan den ekainean iazko ekainean baino %2 konpainia gutxiago sortu dira, guztira 279.

EAEn, urteko lehen sei hilabeteetan inbertitutako kapitala 110 milioi euro ingurukoa da, 2023ko aldi berean baino %23 gutxiago. Ekainean, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan 5 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Espainiar estatu osoan, berriz, inbertsioa %13 hazi da hilabete honetan (415 milioi).

Euskal Autonomia Erkidegoan, seihileko honetan, eraikuntzan, merkataritzan eta oro har zerbitzuen sektoreetan sortu dira enpresa gehien. Lurraldeka, urtarriletik ekainera bitartean Araban 219 enpresa berri sortu dira, Bizkaian 1.108 eta Gipuzkoan 576.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK