ETEen finantzaketa sustatzeko hitzarmena sinatu dute BBVAk eta Elkargik

88 milioi euro bideratuko dituzte ekimenera, baita finantzaketa produktuak ere

Elkargi eta BBVAk akordioa sinatu dute | Argazkia: Elkargi Elkargi eta BBVAk akordioa sinatu dute | Argazkia: Elkargi

BBVAk eta Elkargik akordio bat sinatu berri dute. Hitzarmenaren helburu nagusia da Espainiako estatuko enpresa txiki eta ertainei (ETEei) finantzaketa eskaintzea. Zehazki, 88 milioi euro bideratuko dituzte proiektura. Gainera, haien beharretara egokitutako finantza produktu espezializatuak ere eskainiko dizkiete. Hala, lortu nahi dutena da ETEak lehiakorragoak izatea eta haien hazkundea erraztea.

BBVAren Ipar Lurralde zuzendaria den Marta Alonso Blancok adierazi du ETEak “ezinbestekoak direla” bai hazkunde ekonomikorako bai enplegua sortzeko, eta horregatik lagundu nahi dituela BBVAk enpresa horiek. BBVAren ETEak babestearen estrategiaren barruan sartzen da hitzarmena, hala.

Bestalde, Elkargiko zuzendari nagusi den Zenón Vázquez Irizarrek gehitu du Elkargi bera ETEetatik sortutako erakundea den heinean, “finantza-egitura indartzearen aldeko apustua” egin dutela. Hain zuzen, Elkargik gaur egun 23.000 enpresa bazkide baino gehiago ditu, eta haiei bideratutako finantza erakundea da: aholkularitza-, finantzaketa- eta finantza-prestakuntzako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK