Eroskik bere zorra berregituratzea lortu du

Zorrari aurre egiteko tresna berriak eskuratu ditu, eta orain arte zituen hitzarmenak bete ditu

Eroski denda bat Donostian | Argazkia: Eroski Eroski denda bat Donostian | Argazkia: Eroski

Eroski kooperatibak zorra berregituratzea lortu du, eta bi epetan pagatzekoak zituen zorrak kitatu ditu. Lehenengoa 503 milioi eurokoa, 2024ko uztailaren 31rako ordaindu behar zuen, eta bestea, 200 milioi eurokoa, 2027ko uztailaren 31rako.

Aurreko asteetan adostutako zor berrien bidez, finantza hitzarmeneko zor guztia aurretiaz ordaindu du, eta zorpetze maila jaitsita, lortu du finantza egitura berria. Gainera, orain gutxi jaulkitako bonuen salmenta ere itxi du taldeak. 500 milioi euroko bonu senior bermatuak dira, zenbateko nominalekoak, eta 2029an dute epemuga.

Kooperatibak azaldu duenez, zorra tresna batean baino gehiagotan zatitzea izanda bere estrategia. 35 milioi euroko mailegua sinatu du BNP Paribas eta Deutsche Bank erakundeekin, 2025erako epemuga duena, eta 113 milioiko beste bat Laboral Kutxa, Kutxabank, ICO, Sareb eta Mondragon Inversionesekin, 2029rako epemuga duena.

Informazio gehiago
Eroski higiezin eta lursail gehiago saltzekotan da
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK