Eroskik bere zorra birfinantzatzeko 500 milioi euroko bonu eskaintza egin du

Epemuga 2029an izango dute eta tasa finkoko bonuak izango dira

Eroskiren supermerkatu bat | Argazkia: Eroski Eroskiren supermerkatu bat | Argazkia: Eroski

Eroskik bere zorrari aurre egiteko estrategiarekin dihardu. Oraingoan 500 milioi euroko bonuak eskainiko ditu. CNMVk jakinarazi duenez, tasa finkoko bonuak izango dira eta 2029ra arteko epemuga izango dute.

Eroskiren helburua bere zorra birfinantzatzea da, eta pasa den irailean egindako ezohiko batzarrean taldeko zuzendaritzak bonuak jaulkitzea proposatu zuen horretarako. Hala, kooperatibak azaldu duenez, “benetako bermea” izango dute bonu hauek, sozietatearen hainbat filialean bermea, hain zuzen ere. Egun, Eroskiren zorra 800 milioi euro baino gehiagokoa da.

Era berean, interesak hilabetez hilabete ordainduko direla azaldu du Eroskik, baina bai interesak, eskaintzaren prezioa eta bonuen zenbateko nominala eskaintza jasotako unean erabakiko dira, merkatuaren egoera kontuan harturik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK