• ENPRESAK GAUR
  • Espainiako Gobernuak CELSA talderako 550 milioi euroko erreskatea onartu du

Espainiako Gobernuak CELSA talderako 550 milioi euroko erreskatea onartu du

Euskal Herriko Nervacero eta Laminaciones Arregui enpresen jabea da CELSA taldea

Argazkia: Celsa
Argazkia: Celsa
2022eko maiatzaren 12a
Eg. 2022eko maiatzaren 12a

Espainiako Gobernuak Celsa talderako 550 milio euroko erreskatea onartu du. 2020ko otsailean eskatu zion Celsa Taldeak erreskatea SEPI, Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietateari. Espainiak zabaldu berri duenez estatuak behin behineko oniritzia eman dio erreskateari eta Espainiako Ministroen Kontseiluaren onarpena baino ez da falta. Espainiako Gobernuak onartutako erreskaterik handiena da.

 

Erreskatea bi mekanismo desberdinen bidez gauzatuko da. Alde batetik 280 milioi euroko partaidetzako mailegu baten bitartez. Mailegu mota honen bitartez jasotako zenbatekoak enpresaren kaudimenaren kalkuluari eragiten dio enpresaren funts propio bezala kontabilizatzen direlako. Gainerako zenbatekoa ohiko mailegu bezala jasoko du.

Enpresak zorpetze maila oso altua dauka. 2.200 milioi euroko zorrak ditu eta ordainketa beharrei aurre egiteko zailtasunak dauzka. Erreskateak aurrera egiteko likidezia nahikoa emango dio.

 

Kataluniako enpresa taldeak Euskal Herrian hiru lantegi ditu. Trapagaranen (Bizkaia) Nervacero enpresaren lantegia dago. 1988an erosi zuen Celsa taldeak Bizkaiko altzairutegi historikoa. Gaur egun  350 langilek egiten dute bertan lan. Araban bi lantegi dauzka, Gasteizen eta Urbinan. Lehengo Laminaciones Arregui , Celsa Atlantic gaur egun, enpresaren instalazioak dira lantegiak dira. Bertan 100 lagile ari dira lanean, azken urteotan plantilla asko murriztu eta gero.