Euskal Herriko hamar enpresa eredu

Argazkia: EnpresaBIDEA Argazkia: EnpresaBIDEA

Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainak munduko enpresen %90 dira eta enpleguaren %60 eta %70 bitarte sortzen dute. BPGari erreparatuta, %50 dira. Euskal Herriari erreparatuta, guztizko enpresen %99 inguru dira, beraz pisua hare handixeagoa da. Gaur Enpresa Txiki eta Ertainen Nazioarteko Eguna izanik, 2023ko uztailetik 2024ko ekainera bitarte EnpresaBIDEAko Ereduak atalaren protagonista izan diren hamar mikroenpresa eta ETE bildu ditugu artikulu honetan, lurralde eta sektore askotarikoak:

1. Foku: Euskal gizartean fokua jarriz

Ikus-entzunezko ekoizpenak, argazki, bideo nahiz eduki digitalak egiten ditu Fokuk. 2001an sortu zuten Egin eta Egunkarian aritutako zenbat argazkilarik eta euskal gizarteko aktualitateari buruz berri ematen dabiltza harrezkeroztik

2. Hupi: adimen artifizialaren bidez tokiko ekonomian eragiten

Duela hamar urte sortu zen Hupi Bidarten, eta adimen artifizialeko sistema ziberfisiko eta laguntzaile birtualak egiten ditu. 2018an bigarren bulego bat ireki zuten Donostian. Adimen artifiziala ibilgailu hartuta, euskararen erabilera bultzatu eta tokiko ekonomian eragin nahi dute

3. El Valle Vegg: janari beganoa Esteribarko ibarrean

Askotariko jaki beganoak eskaintzen ditu Alicia Cubillo ekintzaile nafarrak sortutako El Valle Vegg proiektuak. Catering zerbitzuak emateaz arduratzen da bazkari, ezkontza eta antzeko topaketetan eta "take away" zerbitzua ere badute

4. IN2destination: turismoa ahotan, jasangarritasuna helburu

IN2destinationek turismo eskaintza eta eskariaren birmoldaketa beharrezkoa dela uste du jasangarritasunaren aldeko apustua egiteko. Horretarako, filosofia argia dute proiektu turistikoak gauzatzeko unean

5. Lavandula Cosmetica edo nola kosmetika sortzea artisautza lana izan daitekeen

Otxandioko ortuan haziak landatu eta laborategia kosmetika produktuak sortzen dituzte Ainara Beobidek eta Ainhoa Aranburuzabalak. 2019an, euren lanak utzita, abiatu zuten proiektua, eta "astiro" joanez eta ia konturatu gabe lortu dute arrakasta

6. Bexen Cardio: 40 urtez bizitzak salbatzen

Desfibriladoreak diseinatu, ekoiztu eta merkaturatzen dituen Espainiar estatu mailako enpresa bakarra da Bexen Cardio. Mondragon taldeko kooperatiba honek, 40 urteko jakintza du sektorean, eta telemedizinan nahiz "contract manufacturing" delakoan ari dira lanean egun

7. Zabalduz: eraldaketa sozialerako bideak zabalduz

Babesgabetasun eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen esku hartze soziala, inklusio soziolaborala eta esku hartze komunitarioa jorratzen ditu hamar urte bete berri dituen Zabalduz kooperatibak

8. PuntuEUS: Euskal nortasun digitalaren lehen hamar urteak

2014ko apirilaren 15ean sareratu zen '.eus' amaiera zuen lehen webgunea. PuntuEUS fundazioa, domeinu horiek eskaintzeaz harago, beste hamaika proiektu gauzatzeaz arduratu da azken hamar urteotan, euskararen presentzia Interneten nabarmen handituz

9. Patxi Sagardotegi Ibiltaria: Nafarroako mugetatik harago doan sagardotegi ibiltaria

Patxi Arangurenek 26 urte daramatza sagardoa garraiatzen edaria ekoizten ez duten lekuetara, Sidrería Móvil Patxi ekimenaren bidez

10. Hirutxoak: loredun soinekoen tailer txikia

Nekane Perez de Nanclaresek emakumeentzako arropa egiten du oihal organikoekin. Erizaintza lanarekin uztartzen du proiektua, eta urtean 600 bat jantzi inguru sortzen ditu

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK