Faes Farmak inoizko mozkin handienak izan ditu 2023an

91,7 milioi euroko etekin garbiak lortu ditu enpresa farmazeutikoak, eta %2,5 handitu du 2022ko emaitza

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Faes Farmak inoizko irabazirik handienak eskuratu zituen iaz. Leioako enpresa farmazeutikoak 91,7 milioi euroko mozkin garbiak izan ditu, 2022ko emaitza %2,5ean handituz. Enpresak gaur eman ditu datuok jakitera CNMV Espainiako Balore Merkatuaren Batzordearen aurrean.

473,1 milioi euroko fakturazioa izan du konpainiak, aurreko urtean baino %2,5 handiagoa (462 milioi euro). Horrekin batera, inoizko EBITDA handiena ere izan du, 122 milioi euro gaindituz, eta 2022koa %1,2 handituz.

Konpainiak adierazi duenez, negozioaren hazkundea ”nazioarteko merkatuen zuzeneko salmentako diru-sarreren goranzko joeran” oinarritu da, hau da, filialen bidez (+%8). Gainera, bilastina (+%10) eta kaltzifediol (+%11) molekulek bilakaera "oso positiboa" izan dute, urteko diru-sarreretan errekorra hautsi dutelarik.

Hala, Faes Farmaren negozioa hamaikagarren urtez jarraian hazi da, bai diru-sarreretan, bai irabazi garbietan, ekitaldirako espero zituzten emaitzak betez.

Konpainiak egungo finantza-posizio "sendoa" ere nabarmendu du, 34 milioi euro dituelarik dirutan, nahiz eta 97 milioi euro baino gehiagoko inbertsio "handia" egin, batez ere Faes Farmak Derion (Bizkaia) eta Huescan dituen bi lantegi berrietan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK