GESek 19,4 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz

Inoizko emaitzarik onena erdietsi zuen Bizkaiko konpainiak. 2025aren hasieran lau energia-proiektu berri gauzatu dituzte Espainian

Argazkia: GES
Argazkia: GES
2025eko apirilaren 22a
Eg. 2025eko apirilaren 22a

GES Global Energy Services konpaniak 200 milioi euroko negozio bolumena izan zuen iaz eraikuntza sektorean. Ingeniaritza, eraikuntza eta energia berriztagarrien zerbitzuetan dihardu talde bizkaitarrak, eta eraikuntza alorrean %52 handitu ditu diru-sarrerak. Jarduera horren gorakada dela eta, inoizko irabazi handienak lortu ditu GESek orotara: 19,4 milioi euro.

 

2025eko lehen hiruhilekoan 236 MWko guztizko gaitasuna duten lau proiektu burutu ditu. Horietatik hiru azpiegitura fotovolaikoak dira, laugarrena, aldiz, eolikoa. Espainian gauzatu ditu proiektuok, hiru Aragoin eta bestea Andaluzian.

José Luis García Donoso GESeko zuzendari nagusiaren hitzetan: "2024 bikain baten ondoren, negozioaren hazkundearen eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, gure bezeroei balioa sortzean zentratuta, nazioarteko merkatuek GESentzat garrantzi handia hartzen duten testuinguru batean". Era berean, azaldu du euren dibertsifikazio estrategiaren fruituak jasotzen ari direla. “Estrategia hori azken hilabeteetan sustatu da, taldeak kualifikatuz eta funtsezko lankidetza-akordioak sinatuz. Horri esker, kaudimenez ekin ahal izan diegu bateriak erabiliz biltegiratzeko eta energia indarberritzeko proiektuei, datozen urteetan garatzeko potentzial handia duten bi segmentu, hain zuzen ere. "

 

GESen arabera, esku artean dituzten proiektuak aurrera ateraz gero, eraikuntza negozioaren diru-sarrerak %20 handituko dituzte aurten.