Abra Getxo Port arduratuko da Getxoko Kirol Portuaz

Konpainiak egungo guneak eraberrituko ditu, baita espazio berriak sortu ere

Getxoko portua | Argazkia: Abra Getxo Port Getxoko portua | Argazkia: Abra Getxo Port

Getxoko Kirol Portuan obrak egingo dira 2025eko urtarriletik aurrera, Abra Getxo Port konpainiaren eskutik. Horretarako, 21 milioi euroko inbertsioa egingo da. Konpainiak adierazi duenez, helburua da Kantauri kostaldeko “erreferentziazko Home Port” bilakatzea.

Azaldu dutenez, gaur egungo espazioak berrantolatzeaz gain, gune berriak ere eraikiko dira: ostalaritzarako, aisialdirako, modarako, eta ur-zerbitzu berrietarako. Aparkalekua ere handituko da, beste hainbat neurriren artean. Portua “erabilgarriagoa” eta “erakargarriagoa” izatea nahi dute, urte osoko egitasmoak “maximizatuta eta indartuta”. Obra zenbait fasetan banatu da, eraikuntza lanak egiten ari diren bitartean gunea erabilgarria izan dadin.

Aisialdirako eta komertziorako gune berriak 7.000 metro karratuko azalera edukiko du, 37 lokalekin. Kirol portuak 850 amarraleku finko zein aldi baterako edukiko ditu, baita arraun eta bela eskola ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK