Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosen Langraiz Okako lantegian

ELAren arabera, "jarraipen zabala" izaten ari da. Langile batzordeak hitzarmen kolektibo propioa eskatzen du

Argazkia: ELA Argazkia: ELA

Greba mugagabea hasi dute gaur Tubos Reunidosek Langraiz Okan (Araba) duen lantegian. ELA, CCOO eta UGTk deitu dute lanuztera, eta ELAren arabera, “jarraipen zabala” izaten ari da.

73 pertsonek egin dute lan Premium Threads izeneko lantegian, eta sindikatuak azaldu duenez, negoziazioa “desblokeatu” eta lan hitzarmen berri bat lortu nahi dute. Iaz amaitu zen indarrean zen enpresaren azken ituna, eta urte hasieratik ari dira negoziatzen. Langile batzordeak hitzarmen kolektibo propioa nahi du, erosahalmena bermatzeko, jardunaldia murrizteko eta hainbat ordainsari eguneratzeko.

Enpresako zuzendaritzaren ezezkoa ikusita, greba mugagabera jo dute langileen ordezkaritzan duten hiru sindikatuek. Udan zehar ere hainbat lanuzte egin zituzten.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK