• ENPRESAK GAUR
  • Higiezinen sektorean itxi dira enpresa gehien aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Higiezinen sektorean itxi dira enpresa gehien aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

189 hartzekodun konkurtso izan dira urtarrila eta uztailera bitartean EAEn, iazko epe berean baino %12,5 gehiago.

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024eko abuztuaren 26a
Act. 2024eko abuztuaren 26a

2024ko urtarriletik uztailera bitartean, 245 konkurtso prozedura zenbatu dira EAEn, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %25 gehiago. Prozedura gehienak eraikuntza eta higiezinen sektorean eman dira, Informa D&B etxearen arabera.

 

Halaber, EAEn 189 hartzekodun konkurtso izan dira urteko lehen zazpi hilabeteetan, iazko epe berean baino %12,5 gehiago. Prozedura bereziak 16 izan ziren iaz, aurten, berriz, 47, eta enpresetako berregituraketa planak %25tik %9ra murriztu dira.

Hartzekodun konkurtso gehienak merkataritza sekorean eman dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 46 denera. Bestalde, 253 enpresak itxi dute eraikuntza eta higiezinen sektorean, hots, guztizko itxieren laurden bat.

 

Araban 26 hartzekodun konkurtso, bi prozedura berezi, beste bi berregituraketa plan eta 149 itxiera izan dira. Gipuzkoan, 66 konkurtso, bederatzi prozedura berezi, hiru berregituraketa plan eta 311 itxiera, eta azkenik, Bizkaian, 97 konkurtso, 36 prozedura berezi, lau berregituraketa plan eta 554 itxiera.

Espainiako estatuan administrazio konkurtsoak %13 handitu dira batez beste, eta prozedura bereziak %403. Era berean, berregituratze planak %3 murriztu dira.