Iberdrolak ia 800 milioi euroko zerga-ekarpena egin du EAEn 2024an

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bildu da Ignacio Galán Iberdrolako presidentea

Ignacio Galán Iberdrolako presidentea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia | Argazkia: Iberdrola Ignacio Galán Iberdrolako presidentea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia | Argazkia: Iberdrola

Ignacio Galán Iberdrolako presidentea gaur bildu da Bizkaiko ahaldun nagusia den Elixabete Etxanoberekin, Bilboko Iberdrola dorrean, alegia, konpainiaren egoitzan. Galánek adierazi dio bere konpainiak “konpromiso sendoa” duela EAErekin, eta gaineratu du Iberdrolaren zerga-ekarpena %15 handitu dela 2024. urtean, ia 800 milioi euro izan baitira.

Galánen enpresak 3.500 milioi euroko inpaktua du BPGan eta 30.000 enplegu mantentzen ditu EAEn. Horregatik “Iberdrola euskal ekonomiaren eragileetako bat” dela gaineratu du konpainiak berak. Horrez gain, adierazi du enpresaren nazioartekotzeak “eragin zuzena” izan duela euskal hornitzaileengan, hala nola: Haizea Wind, Ingeteam, Ormazabal, Arteche edo Siemenes-Gamesa. Enpresa horien %90 Bizkaian kokatuta dago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK