Iberdrolak goia jo du Burtsan, 80.000 milioi euroko baliora iritsiz

Iberdrolaren tituluek 12,505 euroko balioa zuten atzo eguerdian. 2021eko urtarriletik zifra onena da

Iberdrolaren Bilboko egoitza nagusia | Argazkia: iStock Iberdrolaren Bilboko egoitza nagusia | Argazkia: iStock

Etengabe egiten ari da gora Iberdrolaren balioa Burtsan. Atzo eguerdian energia enpresaren tituluak 12,505 euroko baliora iritsi ziren, 2021eko urtarrilaz geroztik zifra altuena. Era berean, euskal elektrizitate konpainiaren balioa 80.000 milioi eurokoa da.

Datu ekonomikoek ere Iberdrolaren momentu ona berresten dute. 2024ko lehen hiruhilekoaren amaieran, enpresak 2.760 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, eta 2023ko aldi berean jasotako bikoiztu du. Kopuru hori, neurri handi batean, otsailean Mexikon aktiboak saltzeko operaziotik dator. Zehazki, 1.165 milioi euroko aparteko ekarpena izan du irabazietan eragiketa horrek.

Aurreikuspenak ere ezin hobeak dira. Hainbat analista ekonomikoren aburuz, datozen hamar urteetan konpainiak %40ko eta %50eko hazkundea izango du, hein handi batean, trantsizio energetikoaren, mugikortasun elektrikoaren eta Iberdrolak jaulkiko dituen tituluen ondorioz.

Azken akziodunen batzarrean Iberdrolak dibidendu bat onartu du. Dibidenduaren balioa 0,348 eurokoa da titulu bakoitzeko, eta uztailaren 29an ordainduko da. Hala ere, datorren uztailaren 3a izango da dibidenduaren onuradun izateko azken eguna.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK