• ENPRESAK GAUR
  • Idekok eta Renishawek I+G gune berria inauguratu dute

Idekok eta Renishawek I+G gune berria inauguratu dute

Elgoibarren kokatuko da fabrikazio aurreratuan soluzio berritzaileak bultatzeko gunea

Inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Ideko
Inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Ideko
2025eko urtarrilaren 23a
Eg. 2025eko urtarrilaren 23a

I+G espazio berria inauguratu dute Idekok eta Renishaw enpresak. Euskal zentro teknologikoak eta metrologian mundu mailako liderra den enpresak Elgoibarren (Gipuzkoa) ireki dute gunea, “fabrikazio aurreratuan irtenbide berritzaileak sustatzeko” helburuarekin.

 

Rafael Lizarralde Idekoko zuzendaria pozik agertu da inaugurazio ekitaldian, eta adierazi du hitzarmenarekin bi eragileen arteko “lotura indartu” dutela; zuzendariak gaineratu du espazio berria lagungarri izango dela, ekipamenduen sustapena egiteaz gain, Idekoren I+G jarduerarako. Pedro Durán Renishaw Ibéricaco zuzendari nagusiak ere positiboki balioztatu du akordioa.

Zehazki, hiru urtetarako sinatu dute erakundeek lankidetza; Danobatgroup industria-taldea eta Renishaw UK ere inplikatuko ditu.

 

Bi erakundeetako ordezkariez gain, inaugurazio ekitaldian izan da Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea. Azaldu dutenez, ekitaldian ondorengoak erakutsi dituzte: hiru dimentsioko neurketarako ekipamenduak, produkzio-prozesuen kontrola, metalezko fabrikazio gehigarria, makina-erremintak, eta makinen eta robot industrialen kalibrazioa.