IeTeam taldeak aholkularitza enpresariala eskaintzen du mundu mailan. 97S&F ere aholkularitza enpresa bat da: 25 urteko ibilbidea egin du oraindaino, 1.000 proiektutan hartu dute parte eta egun 16 aholkulariko plantilla dauka. Gaurkoan, 97S&F Bizkaiko enpresaren jarduera adarra eskuratu du ieTeam taldeak. Nexio Consulting izeneko enpresa berria sortuta gauzatu dute hitzarmena. Enpresa berria IeTeam taldearen parte izango da, baina NIF eta egitura independenteak edukiko ditu.
IeTeam taldeak sektore publikoan duten jarduera sendotu nahi izan du, Bizkaiko enpresak duen ibilbide oparoaz eta esperientziaz baliatuta. Iñaki Larreina Nexio Consulting zuzendari exekutiboak positiboki balioztatu du enpresa berriaren sorrera: “Nexio Consulting enpresa ieTeam taldearen barne izateak, aukera emango digu gure bezeroei baliabide espezializatuetarako sarbidea eta enpresa aholkularitzarako aditu talde paregabea eskaintzeko, eta, hala, bezero bakoitzaren erronka espezifikoei aurre egiteko gaitasuna sendotuko dugu”. Iñigo Ugarte ieTeam taldeko zuzendari exekutiboak gehitu du, Nexio Consultingen sorrerak bezeroei konponbide integral eta pertsonalizatuak emateko aukera, eta, ondorioz, haien lehiakortasuna eta hazkundea, indartuko dituela.
97S&F taldearen jarduera adarra eskuratu eta Nexio Consulting enpresa berria sortu izanak, ieTeam taldearen posizioa indartzen du enpresa aholkularitza sektoreko lider gisa, azaldu du aholkularitza etxeak.