Iker Ganuza da EPE IBAIA ekoiztetxeko presidente berria

Elkarteak 67 produktora biltzen ditu, EAEko ikus-entzunezko sektoreko produkzio-etxe independenteen gehiengoa

Iker Ganuza ekoizlea | Argazkia: EPE IBAIA Iker Ganuza ekoizlea | Argazkia: EPE IBAIA

Iker Ganuza izendatu dute EPE IBAIA elkarteko presidente berri. Apirilean batu ziren IBAIA eta EPE-APV produktorak, eta orduan hasi zen zuzendaritza batzorde berria hautatzeko prozesua. EPE IBAIAk 67 ekoiztetxe batzen ditu gaur egun, eta EAEko ikus-entzunezko produkzio-etxe independente gehienak ordezkatzen ditu. Ganuza presidente izango da datozen bi urteetan zehar, hala erabaki baitute zuzendaritzako hamaika kideek.

Ekoizleak Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta pare bat graduondo ditu. Lamia ekoiztetxeko zuzendaria denak urteak daramatza zinema munduan lanean. Besteak beste, Pablo Agüero zuzendariaren Akelarre filma ekoitzi du.

Bi produktorak batu zirenez geroztik Marian Fernández izan da EPE IBAIAko ordezko zuzendaria. Txintxua Filmseko fundatzailea IBAIA produktoraren buru zen 2018. urteaz gero. Ganuzak eskerrak eman dizkio bai Fernándezi bai EPE-APVko zuzendaria zen Carlos Juárezi, egundaino egindako “lan handiarengatik”, eta gehitu du bazkide guztien lankidetza eta konpromisoa “funtsezkoak” izango direla “sektorearen erronkei aurre egin eta ikus-entzunezkoen hazkunde ekonomikoa hedatzeko”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK