• ENPRESAK GAUR
  • Inbertsioak partekatu ditu Iberdrolak Kansai enpresa japoniarrarekin

Inbertsioak partekatu ditu Iberdrolak Kansai enpresa japoniarrarekin

Biek inbertitu dute, batetik, Alemaniako Windanker parke eolikoan, eta, bestetik, Erresuma Batuko Electricity North Nest enpresan

Iberdrola eta Kansairen arteko akordioa gauzatu dute | Argazkia: Iberdrola
Iberdrola eta Kansairen arteko akordioa gauzatu dute | Argazkia: Iberdrola
2025eko otsailaren 20a
Eg. 2025eko apirilaren 24a

Iberdrolak elkarlanean jarraituko du Kansai konpainia elektriko japoniarrarekin. Prentsa-oharraren bitartez jakinarazi dutenez, helburua da mundu mailan elektrifikazioa bizkortzea, horretarako hainbat proiektu garatuta zenbait herrialdetan. Bi konpainiek azaldu dute energia berriztagarrien eta sare elektrikoen industria landuko dituztela. Hitzarmenak bi konpainien arteko “harremana indartzen” duela esan dute.

 

Alemaniako Windanker parke eolikoan inbertitu dute biek ala biek, zeinak 315 megawatt-eko (MW) ahalmena izango duen (2026. urtean jarriko omen da martxan). Iberdrolak du proiektu horren %51, eta gainerako %49a Kansairen esku dago. Horrez gain, Erresuma Batuko Electricity North Nest (ENW) enpresan ere inbertitu dute, non Iberdrolak %88ko partaidetza duen eta Kansaik %12koa.

Konpainia japoniarrak 2050. urterako karbono neutraltasuna lortu nahi du, eta, haien esanetan, horretarako “bazkide estrategikoa” da Iberdrola. Azaldu dutenez, energia-eraginkortasuna hobetzeaz gain, energia-iturri berriztagarriak zabaltzea nahi dute, bai Iberdrolak, bai Kansaik.