Ingeteamek eskaera berria jaso du Alemanian hidrogeno berdea ekoizteko

Nafarroan ekoitziko dira Lingen hirira bidaliko diren artezgailuak. Horien bidez milaka tona hidrogeno berde sortuko dira

Nafarroako Ingeteam Sesmaren fabrika bat | Argazkia: Ingeteam Nafarroako Ingeteam Sesmaren fabrika bat | Argazkia: Ingeteam

Ingeteamek hitzarmena lotu du Alemaniako BP izeneko petrolio findegiarekin. Hitzarmenaren helburua findegiaren deskarbonizazio proiektua aurrera eramatea da, horretarako artezgailuak ekoitzita, zeinak elektrolizagailuei energia emango dien hidrogeno berdea sortuko duten. Euskal enpresak Nafarroan dituen instalazioetan guztira 40 aztergailu sortuko dira, INGECON H2 E6000 izeneko pakete osoarekin. Aztergailu horiek urtean 11.000 tona hidrogeno berde emango dute.

Hidrogeno berdea, edo hidrogeno berriztagarria, erregai garbi bat da, eta iturri berriztagarrietatik lortutako energia biltegiratzeko eta erabiltzeko aukera ematen du. Hidrogeno berdea lortzeko aztergailuek energia berriztagarriekin hornitzen dituzte elektrolizagailuak. Hidrogeno berde horrekin erregai fosilak ordeztu eta C02 isurtzeak ekiditea ahalbidetzen da.

Hitzarmenarekin pozik agertu da negozioaren zuzendaria den Harkaitz Ibaiondo, “horrelako proiektu garrantzitsu batean parte hartzeaz harro” daudela adierazi baitu. Gaur egun, Ingeteamek 3.500 langile inguru ditu, eta hamabost herrialdetan du presentzia. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK