Javeir Echenique Landilibar (Izaba, Nafarroa, 1951) Telefonicako presidenteordea zendu da, buruko isuri baten ondorioz.
Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomian lizentziatua, Getxon bizi zen egun, eta Bilboko fakultateko irakasle lanetan aritzen zen. Telefonicako presidenteorde izateaz gain, egun hiru enpresetako kontseilari ere bazen: ACS Actividades de Construcción y Servicios, Dragados eta Calcinor. Halaber, Novia Salcedo eta Altuna fundazioetako patronatuetako kide lanetan aritzen zen.
Bere lan ibilbidean, Mario Fernandez hilberriak bezala, bi banku bat egiteren parte izan zen: 1999an, BBV eta Argentariaren arteko fusioaren atzean izan zen. 2009an, Banco Guipuzcoanoko presidente zela, Sabadellekin izan zen fusioan parte hartu zuen, eta eratutako bankuaren presidenteorde izendatu zuten.
Pedro Miguel Etxenike zientzialari eta Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoaren anaia ere bazen.
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak X saretik gogoratu du Echenique. "Isabako semea. Nafarroako euskaldun herrizale eta abertzalea. Eusko Jaurlaritzaren gizarte segurantzarako garai bateko zuzendaria. Enpresa-gizona eta pertsona osoa! Agur eta ohore, Javier. Egun handira arte, lagun! Goian Bego", adierazi du.