Lanaldi murrizketa aldarrikatzeko batu dira CCOO eta UGT

Ordu gutxiago lan egiteak produktibitatea areagotzen duela adierazi dute sindikatuek

CCOO Euskadiren manifestazio bat | Argazkia: CCOO Euskadi CCOO Euskadiren manifestazio bat | Argazkia: CCOO Euskadi

CCOO eta UGT sindikatuak bildu egin dira Confebasken Bilboko egoitzaren aurrean, Madrilen negoziatzen ari diren asteko 37,5 ordurainoko lanaldi murrizketa aldarrikatzeko. Bi sindikatuek Espainiako estatu osoan egin dute protestarako deialdia, langileen bizitza eta erlazio laboralak hobetzeko helburuarekin, eta EAEkoa gaur burutu dute. Bertan izan dira Loli García Euskadiko CCOOko idazkari nagusia eta Rául Arza UGT Euskadiko burua.

Egin diren kalkuluen arabera, EAEn sektore pribatuko 195.000 langilek haien lanaldia 37,5 ordura murriztuko lukete, soldata berbera mantenduta. CCOOk jakinarazi du lanordu gutxiago egiteak onura fisiko zein mentala dakarrela, eta aldi berean, produktibitatea areagotzen duela. Sindikatuaren ustez neurri hau “lehen pausu bat da, asteko 32 orduko lanaldira iristeko”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK