Lander Arteche izango da Elkargiko presidente berria

Administrazio Kontseiluak Elkargiren presidenteordea proposatu du Josu Sanchez karguan ordezkatzeko

Lander Arteche Eguía | Argazkia: Elkargi Lander Arteche Eguía | Argazkia: Elkargi

Ekainaren 23an egingo du Elkargik urteko Bazkideen Batzar Orokorra, eta Josu Sanchez Alvarezek deituriko azkena izango da. Izan ere, hamabi urtez presidente aritu ondoren, haren lekukoa orain arteko presidenteordeetako batek hartuko du: Lander Arteche Eguía izango da presidente berria. Haren izena proposatu du entitatearen administrazio kontseiluak atzo eginiko bileran, eta batzar osteko lehen administrazio kontseiluan onartuko dute, aldaketarik ez bada.

Entitateak adierazitakoaren arabera, "lehendakaritzaren trantsizio ordenatuaren" baitan harturiko erabakia izan da, oraingo presidentearen agintaldia amaitu aurretik harturikoa. Artechek erronka izango du "erakundea garatzen ari den 2022-2024 plan estrategikoan jasotzen diren helburuak sustatzea, etorkizunera proiektatzeko helburuarekin". Harekin jarraituko du Zenón Vázquez Irizarrek, zuzendari nagusi lanetan.

Artechek Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, eta 1997tik darama Grupo Artechen, lehenik lege, finantza eta kudeaketa kontrolaren arloari lotuta, ondoren CFO gisa eta egun Kontselari gisa. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, beste zenbait erantzukizun izan zituen familia-taldean sartu aurretik: nazioarteko aholkularitza enpresa bateko zerga arloan aritu zen, baita Espainiako Kanpo Bankuaren (BEX) arrisku-arloan ere, Ipar Amerikako eta Hego Amerikako filial guztientzat. Gaur egun, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) kontseilaria ere bada, Arteche Lantegi Elkartearen eskutik.

Sanchez, bestalde, 2012tik izan da karguan, hainbat urte lehendakariorde izan ostean. Erakundearen kaudimen-maila kudeatzeari eta mantentzeari laurre egin behar izan dio, 2008 eta 2009 urte bitarteko krisialdiaren testuinguruan, non Elkargik "milaka enpresa" lagundu baitzituen. Horrekin batera, 2017an Elkargik Oinarri xurgatu eta bat-egite prozesuaren buru izan zen. Azken etapan, berriz, erakundearen "eraldaketa-prozesua" bultzatzen aritu da

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK