Lau bazkide berri batu dira Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrera

Egun 116 bazkide ditu klusterrak, Arin Express, Polypal, Única 360 eta We Are Clickers enpresak batu ondoren

Mubil Mobility azokan MLC-ITS klusterraren postua | Argazkia: MLC-ITS Mubil Mobility azokan MLC-ITS klusterraren postua | Argazkia: MLC-ITS

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren zuzendaritza aste honetan bildu da, eta iragarri dute lau enpresa berri batu direla klusterrera. Hain zuzen ere, Arin Express, Polypal, Única 360 eta We Are Clickers dira enpresa horiek. Era berean, 2025 eta 2028 artean indarrean egongo den plan estrategikoa definitu dute. 

Klusterrak ohar bidez azaldu duenez, "bazkide berriak operadoreen jardueraren eta produktu zein zerbitzuen ardatzetan zentratuko dira". Profilari dagokionez, Polypalek biltegiratze-soluzioak eskaintzen ditu, besteak beste, apalategi industrialak, solairuartekoak eta armairuak, biltegien errentagarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Única 360 datuetan oinarritutako aholkularitza analitiko eta negozio enpresa bat da. Eta We are Clickers, berriz, konponbideak diseinatzen eta ezartzen adituak dira, adimen artifiziala erabiltzen duten heinean.

Operadoreen esparruan, Arin Express Europa osoko garraioen premiazko salgaien sektorean aritzen da, salgai horiek Marokora bidaliz eta Marokotik bueltan ekartzen ditu. Enpresa horiek gehituta, MLC-ITS klusterrak 116 bazkide ditu egun.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK