Lexuri Elorriaga izendatu dute finantza klusterreko zuzendari nagusi

BaskeFIKen ibilbide-orriaren diseinuaren bultzada izango du erronka nagusienetakoa

Elorriaga hainbat entitateetako zuzendaritza finantzarioan aritutakoa da | Argazkia: BasqueFIK Elorriaga hainbat entitateetako zuzendaritza finantzarioan aritutakoa da | Argazkia: BasqueFIK

Otsailaren 14ean aurkeztu zen BasqueFIK EAEko finantza eta Inbertsio klusterra, Jon Ander de las Fuentes eta Fernando del Hoyo lehendakari eta lehendakariordeekin, hurrenez hurren. Aitzitik, baieztatzeke zegoen nork hartuko zuen zuzendari nagusi kargua. Lexuri Elorriaga Lekue hautatu dute lan horretarako, eta datozen urteetarako estrategia, jarduera-ildoak eta ibilbide-orriaren norabidea finkatu beharko ditu. "Gaur egun, nire ibilbide profesionalean
oinarritu eta nire finantza-espezializazioa, ikuspegi estrategikoa eta lidergo-trebetasunak helburu jasangarria duten proiektu profesionaletan aplikatzea gustatuko litzaidake", plazaratu du zuzendari berriak.

Elorriagak esperientzia zabala du finantza-sektorean. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzia ikasketak egin zituen, eta ondoren finantza masterra London Business Schoolen, eta MBA IE Business Schoolen. 25 urte baino gehiago egin ditu Finantza Zuzendari lanetan, tartean Credit Suisse, Bankinter eta BBVAn. Horrek ahalbidetu dio retail bankako, banku pribatuko eta inbertsio-bankako negozioak kudeatzea, sektorearen errealitatearen ikuspegi osagarria izateraino. Gainera, finantzaketa-estrategien diseinu eta gauzatzean aritu da, baita eragiketa eta berregituraketa korporatiboetan ere.

BasqueFIKek bilatzen du sektoreari bultzada ematea, enpresa hazkundearen palanka izateko, baita horiekin saretzea indartzeko ere. 50 bazkide ditu, tartean SPRI eta Finantzen Euskal Institutua, Elkargi, BBK Fundazioa, Garrigues, Kutxabank, Laboral Kutxa edota Norgestion. Finantza- eta inbertsio-enpresen lehiakortasuna, presentzia eta aniztasuna indartzea ere helburu du enpresa sareak. Izan ere, lehiakortasun eta presentziek bermatzen dute finantzaziorako eta inbertsiorako tresnak izatea, besteak beste, enpresen errotzea bermatzeko edota proiektu berritzaileagoak garatzeko. Aniztasunarekin, halaber, ahalbidetzen du erronka dena delakoa dela aukera izatea irtenbidea emateko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK