LKS Next-ek 269 milioi euroko negozio bolumena izan du azken urtean

Mondragon taldeko aholkularitza etxeak enpresen fusio eta erosketen eta kapital merkatuko aholkularitza eragiketen merkatuan hazten jarraitu nahi du

LKS Next-en finantza korporazioko taldea Madrilgo burtsan | Argazkia: ieR LKS Next-en finantza korporazioko taldea Madrilgo burtsan | Argazkia: ieR

LKS Next aholkularitza etxeak 269 milioi euroko negozio bolumena izan du 2024an eta 2025eko lehen hilabeteetan. Guztira hogei eragiketa egin ditu epe horretan, besteak beste, enpresen erosketak eta fusioak eta start-upen eta bestelako konpainien finantzazioa errondak.

Mondragon taldeko aholkularitzak I+G arloko proiektuak finantzatu ditu, baita ikus-entzunezko sektorekoak ere. Taldeak ohar bidez azaldu duenez, fusio eta erosketak, enpresen berregituraketak eta kapital merkatuko aholkularitza dira azken urtean euren jarduera nagusiak.

"Azpimarratu nahi dugu gure bezeroek konfiantza erakutsi digutela fusio eta erosketak (M&A) eta kapitalen merkatuko eragiketetan, bai kopuruari dagokionez, bai horien bolumenean eta dimentsioan, are gehiago gaur egungoa bezalako une batean. Enpresa askotan oraindik ere ziurgabetasunak baitaude”, adierazi du Jon Erdozia LKS Next-en Finantza Korporazioko arduradunak.

LKS Next-ek Euskal Herrian eta Madrilen (Espainia) ditu egun bulegoak, eta zonalde horietan eskaintzen ditu aholkularitza zerbitzuak. “Euren finantza egiturak indartzen lagundu nahi diegu enpresei, eta gure sektore garrantzitsuenetan hazten jarraitzea aurreikusten dugu”, gehitu du Martin Recalde LKS Next Legaleko zuzendariak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK