• ENPRESAK GAUR
  • Makina-erremintaren Biurtekoa 2026ko martxoaren 2tik 6ra egingo da

Makina-erremintaren Biurtekoa 2026ko martxoaren 2tik 6ra egingo da

Azokaren 33. edizioa fabrika aurreratuen nazioarteko azoken egutegiko lehena izango da

2024ko Makina-Erremintaren Biurtekoaren amaiera ekitaldia | Argazkia: AFM
2024ko Makina-Erremintaren Biurtekoaren amaiera ekitaldia | Argazkia: AFM
2025eko apirilaren 15a
Eg. 2025eko apirilaren 15a

 2026ko Makina-erremintaren Biurtekoak badu data ofiziala: martxoaren 2tik 6ra egingo da, BECen. Carpe BIEMH lelopean, datorren urteko nazioarteko azoken egutegian lehenengo hitzordua izango da eta antolatzaile izango ditu, beste urtebetez, AFM klusterra, AIMHE eta Bilbao Exhibition Centre. Erakunde babesle izangoda, berrriz, SPRI-Eusko Jaurlaritza.

 

BECeko Komunikazio sailak azaldutakoaren arabera, "produktua" izango da protagonista, eta robotikan eta automatizazioan ere jarriko du arreta. Erakustokiek, erakustaldi teknikoek eta berrikuntza teknologikoek horietara bideratuko dute bertaratutakoen arreta.

2024ko edizioan 66 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen Biurtekoak, 1.344 enplegu sortuta eta 12,8 milioi euroko ekarpena eginda Bizkaiko Foru Ogasunari. Denera, 38.000 bisitari inguru jaso zituen. Hurrengo edizioaren aurreikuspenak ezagutzeko oraindik goizegi bada ere, atzerakontua hasi da dagoeneko.