Martxan da MAL eta GrAL onenentzako Ituna Sariaren III. edizioa

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak, lehen bi deialdien arrakasta ikusita, sariaren edizio berria antolatuko du

Argazkia: Ituna Saria Argazkia: Ituna Saria

Ituna Sariaren III. edizioa aurkeztu du Ituna Agiritegiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailarekin eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin elkarlanean. Sariak, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunaren arloko Master Amaierako Lan (MAL) eta Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei egingo die aitortza.  Lehiaketaren xedea, unibertsitate mailan ikerkuntza sustatzea da, ikasleei zein irakasleei Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaineko lan akademikoak eskainita.

Lehiaketa hainbat kategoriatan sailkatuko da: lehenengo kategorian, 600 euroko saria eta Ituna diploma irabaziko ditu MAL hoberenak; bigarren kategorian, 300 euroko saria eta Ituna diploma jasoko du GrAL onenak; azkenik, gainerako lan sarituek aukera izango dute Ad Concordiam Ekonomia Itunaren Sustapenerako Erakundeak editaturiko ikerketa bilduman lan akademikoak argitaratzeko.

Aurkeztutako lanak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez edo galegoz idatziak izan beharko dira, 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra (biak barne) defendatu eta kalifikatutakoak. EHUn edo EAE edo Espainiako goi-mailako hezkuntzako edo ikerketa ofizialeko zentrotan egindako lanak onartuko dira lehiaketan, gaiari edozein ikuspegi edo diziplinatik heltzen diotenak: fiskalitatea, historia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, didaktika, etab.

Deialdian izena emateko epea zabalik egongo da 2024ko azaroaren 15era bitartean, azken eguna barne. Informazio gehiago aurki daiteke ondorengo estekan. Ituna Agiritegiarekin kontaktuan jarri daiteke ituna@ehu.eus edo jon.garro@ehu.eus helbideetara idatzita.

Informazio gehiago
Nerea Urrutia: “Transferentzia gehiago jaso genituen pandemian, baina ez zuen gure autonomia aldatu"
Xabier Pagola Balda: "TicketBAI betebeharraren atzetik dauden betebehar nagusiak OCDEtik datoz"
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK