Marta Epelde da Build Inn eraikuntza klusterreko zuzendari nagusi berria

Epeldek adierazi du oinarri izango dituela industrializazioa, jasangarritasuna, eta lankidetza

Marta Epelde zuzendari nagusi berria | Argazkia: Build Inn Marta Epelde zuzendari nagusi berria | Argazkia: Build Inn

Marta Epelde izendatu dute Build Inn EAEko eraikuntza klusterraren zuzendari nagusi berria. Azken zazpi urteetan zuzendari izan den Jon Ansoleaga Ugarteren lekukoa hartuko du, hala, Epeldek.

Zuzendari nagusi berriak arkitektura teknikoa ikasi zuen EHUn, masterra barne. Hamabost urte baino gehiagoz aritu da lanean eraikuntzaren esparruan, eta, batik bat, aholkulari izan da ondorengo alorretan: energia-efizientzia, eraikuntza-berrikuntza, jasangarritasuna eta eraikinen osasuna. Horrez gain, klusterreko kolaboratzaile izan da azken bost urteetan, hainbat proiektutan parte hartu baitu.

Epeldek, Alberto Marín Build Inneko lehendakariarekin elkarlanean, “oinarri izango ditu” industrializazioa, jasangarritasuna eta lankidetza, klusterrak “aurrera egin dezan”. “Eraikuntza inflexio-puntuan” dagoela baieztatu du, eta azpimarratu du “erronka handiak” daudela deskarbonizazioari eta produktibitateari dagokionez, eta horiei aurre egitea beharrezkoa dela, EAEk “eraikuntzaren abangoardiaren erreferente” izan behar duelako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK