Nafarroako garraio sektoreak greba egingo du urriko hirugarren astean

11.500 langile baino gehiago deitu ditu grebara CCOOk, lan baldintzak hobetzeko eskatuz

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Garraio sektoreko 11.500 langile baino gehiago deitu ditu grebara CCOOk Nafarroan, eta urriko hirugarren astean “lanuzte masiboak” egitea aurreikusi du.

Sindikatuak eskatzen du enpresek lanbidearen arriskuagatiko aitorpena areagotzea, eta erretiro adinaren koefiziente murriztaileak lege bidez “berehala aplikatzea". Era berean, hitzarmen kolektiboetan errelebo kontratudun erretiro partziala kontuan hartzea eskatzen du, manufaktura industrian aplikatzen den modu berean.

"Sektore honetan lan egiten duten pertsonek lan istripu hilgarrien, gaixotasun kronikoen edo bizi itxaropena laburtzen duten patologien tasa handiagoa izaten dute. Gainera, nekeak eta adinak aurrera egin ahala arriskua handitzen da, eta herritar guztiei eragiten die ", adierazi du CCOOk ohar bidez.

Espainiako estatu osoan deitu du grebara sindikatuak. Nafarroan garraio sektoreko langileei egin die deia. "Langileen batasuna da langileriak ahalduntzeko eta bizi baldintzak hobetzeko duen bide bakarra", azaldu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK