Landabengo Volkswageneko lantegiak ez du ekoizpenik izango apirilaren 24an, 27an eta 28an. Hala baieztatu dio enpresak batzordeari gaur goizean. Izan ere, osagaiak falta dira berriro ere, astelehenera arte iritsiko ez direnak, eta ordura arte stockean sartu ezin daitezkeenak.
2023an zehar guztira hamaika egunez itxi behar izan du lantegiak arrazoi berdina medio, beraz, datorren astekoak gehituta, harrezkero 14 egun izango dira.
Egoera kontuan izanda, enpresa batzordeak "konpentsazioa" eskatu dio zuzendaritzari "langileak egiten ari diren esfortzuagatik" itxieretara egokitzeko. Era berean, zuzendaritzak batzordeari "eskerrak eman" dizkiola nabarmendu dute hartutako posizioagatik, eta eginiko eskaera aintzat hartuko dutela, urtean zehar erantzun bat ematen saiatuta.