Nagore Bonilla izendatu dute Basque Trade & Investment taldeko zuzendari berri

Ainhoa Ondarzabal ordezkatuko du Bonillak. Minersa taldeko Derivados del Fluor enpresan aritu da orain arte lanean

Mikel Jauregi eta Nagore Bonilla | Argazkia: Spri Mikel Jauregi eta Nagore Bonilla | Argazkia: Spri

Nagore Bonilla Gabarain izango da Basque Trade & Investment taldeko zuzendari berria. Ainhoa Ondarzabal Izaguirre izan da 2018az geroztik erakundeko zuzendaria eta bere lekukoa hartuko du Bonillak. Basque Trade & Investment Spri taldearen nazioartekotze sozietate publikoa da.

Minersa taldearen Derivados del Fluor enpresan aritu da orain arte zuzendari berria izango dena, eta Fagor Etxetresnak kooperatiban ere egin zuen lan hamar urtez. Basque Trade & Investment-etik adierazi dutenez, eskarmentua du nazioarteko merkatuen kudeaketan, negozio garapenean eta marketinean.

Jaurlaritzak izendapen hau baliatu du berresteko naziortekotze estrategian sakontzeko asmoa duela. Mikel Jauregik azaldu du “nazioartekotze estrategia gero eta biziago baten alde” egingo dutela, “euskal enpresak nazioarteko beren jarduera ekonomikoan babestean oinarritua”. Egun, EAEko nazioartekotze sareak 92 herrialdeetan du presentzia, 21 merkataritza bulego ditu eta bulego berri bat irekiko dute “laster” Australian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK