P4Q erosi du Kinematics amerikarrak

Talde Private Equityk bere partaidetza saldu dio

 Aitor Alapont CEOa eta P4Qren fundatzailea, eta John Payne, Kinematicseko CEOa |Argazkia: P4Q Aitor Alapont CEOa eta P4Qren fundatzailea, eta John Payne, Kinematicseko CEOa |Argazkia: P4Q

Talde Private Equityk sei urte egin ditu P4Q enpresa bizkaitarraren bazkide nagusi gisa. Aitzitik, ohar bitartez jakinarazi du Kinematics talde estatubatuarrari saldu diola Alonsotegiko enpresaren %100. Salmentarekin, Kinematics P4Qren jabe izatera igaroko da, eta azken hori Kinematics taldearen parte bilakatuko da. Hala ere, Aitor Alapont sortzaileak zuzendari nagusi postuari heluko dio, baita zuzendaritza taldeko gainontzeko kideek ere. Ondo bidean, eragiketa 2025 hasieran formalizatuko da, Espainiako zein Europako entitate araugileen onespena jaso behar baitu.

P4Q elektronikan espezializatutako enpresa bat da. Sektore industrialerako eta automoziorako punta-puntako soluzioak eskaintzen ditu. Halaber, eguzki-kontrolagailuetarako eta automatizazio industrialerako soluzioak ere garatzen ditu, eraginkortasun energetikoa optimizatu eta aldagai fotovoltaikoen fidagarritasun eta zehaztasuna hobetzeko. Areago, medikuntza eta osasungintza sektoreetarako soluzioak ere egin ditu.

Informazio gehiago P4Q, puntako sektoreentzat punta-puntako fabrikazio elektronikoa

Azken urteetan bere fakturazioa bikoiztea lortu du bizkaitarrak, 2023a 90 milioi euroan ixteraino. Iaz 4.500 m2ko egoitza inauguratu zuten Alonsotegin, "etorkizun oparoa" izatea ahalbidetzen diona. Alapontek esandakoaren arabera, Talde Private Equityren inbertsioak "enpresaren hazkundea bultzatu du, dibertsifikazioa indartu du eta Espainian eta Latinoamerikan instalazio berriak irekitzea erraztu du". Kinematicsekin energia-fotovoltaikoko hornitzaileei "hobeto zerbitzatu" ahalko diela adierazi du zuzendari nagusiak. Izan ere, Kinematics mugimendu adimendunaren kontrolean munduko lider da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK