Petronorrek Europako funtsak jasoko ditu 100MWeko hidrogeno berriztagarria ekoizteko planta bat martxan jartzeko. Repsolek eta Petronorrek aurkeztutako 'Bay of Biscay Hydrogen' elektrolizatzaile proiektua "garrantzi eta interes komun europarrekoa” izana ontzat eman du Europako Batzordeak. Hala, IPCEI zigilua lortu du.
Konpainiak jakinarazi duenez, zigilu hori lortzea "benetako bultzada da Petronorrentzat Euskadin hidrogeno berriztagarria garatzeko prozesuan".
Proiektu hori Espainia mailan onartutako zazpi proiektuetako bat izan da, eta guztira 5.200 milioi euro arteko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte martxan jartzeko. Repsolen eta Petronorren ekimenak 100MWeko hidrogeno berriztagarria ekoizteko planta baten garapena, eraikuntza eta eragiketa aurreikusten ditu. Lantegi horren ekoizpena Bilboko Portuko, Ezkerraldeko eta gertuko ingurune geografikoen inguruko industria-kontsumitzaile handiak deskarbonizatzeko erabiliko da.
Gainera, bertako hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenari esker, eta penintsulako parke berriztagarrietan sortutako energia elektrikoaren bidez, energia horniduraren segurtasuna handitu ahal izango da energia horretaz elikatzen diren kontsumitzaile guztientzat.
Proiektua diseinatzen eta garatzen ari dira eta, aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren erdian instalazioa martxan jarriko da.
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu
Zure datuak bidali aurretik, irakurri informazio hau: DATU BABESAREN OINARRIZKO Datuen arduraduna: EnpresaBIDEA, SL. Tratamenduaren helburua: Inprimaki honen erabiltzaileek bidaltzen dizkiguten informazio eskaerei erantzun. Legitimazioa: Interesdunaren baimena bere datuekin inprimakia bidaltzean. Hartzaileak: Gure betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren langileak, enpresako zuzendaritza eta zerbitzu-hornitzaileak. Ez ditugu zure datuak hirugarrenei lagako. Dagozkizun eskubideak: Zure datuak sartzeko, zuzentzeko eta/edo ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun-politikan zehatz-mehatz azaltzen den moduan, helbide honetara joz: info@enpresabidea.eus. Informazio gehigarria: Informazio gehiago behar ezkero, kontsultatu pribatutasun politika.